Atzo, larunbatean, Bilboko Euskalduna Jauregian Ezker Batua Berdeak eta Aralarrek hurrengo hauteskundeetarako osatutako koalizio berriaren aurkezpenean egon ginen.
Ezkerra irekia, anitza, zabalak Euskalduna bete zuen. Txapalaparta eta trikitrixaren eskutik, Madrazo eta Abrilek euskal ezkerrek komuna duten guztia azaltzeaz gain, euskal gizartearentzat akordio honen garrantzia azpimarratu zuten.
Aretoa jendez gainezka. Ilusioa agerian. Desberdinak baina elkarturik. Ezker oineko bi zapatilla. Gorriak biak. Urratsez urrats, aurrera begira: bakearen aldekoak, erabakitzeko eskubidearen aldekoak, berdintasunaren aldekoak, ingurumena zaintzearen aldekoak, etxebitza duin baten aldekoak, lan egiteko eskubidearen aldekoak, giza zuzentasuna eta elkartasunaren aldekoak…
Ibilbidea luzea bada ere gogotsu gaude, irrikitan, elkarlanean aritzeko prest proposaturiko xedeak erdiesteko.
GAURKOTZE 13:20: hainbat egunkarik atzoko aurkezpena jaso dute: El Correo, El Diario Vasco, Deia, Berria, Gara, El País, Noticias de Gipuzkoa, eta Noticias de Álava. Halaber, Leolo eta Ilegorri blogetan ekimenaren bideoa ere ikus daiteke.
Ayer sábado estuvimos en el Palacio Euskalduna de Bilbao y asistimos a la presentación de la candidatura conjunta ezker batua berdeak – aralar para las próximas elecciones.
La izquierda abierta, plural, ancha, llenó el Euskalduna. Entre txalaparta y trikitrixa, Madrazo y Abril expusieron lo mucho que tienen en común las izquierdas vascas y lo mucho que tienen que ganar para la ciudadanía.
La sala repleta. La ilusión desbordante. Distintos pero juntos, unidos. Dos zapatillas del pie izquierdo. Rojas las dos. Avanzando, dando pasos: por la paz, por el derecho de autodeterminación, por la igualdad, por el respeto al medio ambiente, por el derecho a la vivienda, por el derecho al trabajo, por la justicia social y la solidaridad…
Aunque nos queda mucho por recorrer juntos tenemos todas las ganas y la ilusión para conseguir estos objetivos.
ACTUALIZACIÓN 13:20: diversos medios de prensa escrita se han hecho eco hoy de esta presentación: el El Correo, El Diario Vasco, Deia, Berria, Gara, El País, Noticias de Gipuzkoa y Noticias de Álava. Además Leolo e Ilegorri también cuentan el evento con vídeo incluido.
naska-naska geunden batasunaren ingurua Ezker Abertzalea hitzak monopolizateagatik. ¿Orain EB-Aralar koalizioa gauza bera egin behar du Euskal Ezkerra hitzekin?
@ashet: nire asmoa ez da izan inondik inora ere «ezker» hitzaren jabe egitea. Nire ustez «ezkerra» edo «ezkerrak» esatea ez da funtsezkoena.
Ezkerren batura lortzea bai dela funtsezkoa!
Eta zentzu honetan aurrerako urrats handia eman dugu.